Gaurko lanaren ordaina, bihartik aurrerako festa

Kronika - Erredakzioa 2017ko ots. 25a, 01:00

Festaz gozatzeko, ez da­go aurretik lana egitea be­zalakorik. Hain zuzen, bihar hasiko dira Inau­teriak Goizuetan, baina gaur, lanerako zita jarri dute. Goizeko 09:00etan karpa montatzen haste­ko deia egin dute. Se­gi­dan, noski, hamaike­ta­ko­rik ez da faltako, bi­har­tik aurrera indarrak beharko dira eta!

Motorrak berotzen, gazte eta Mozorroak
Bihar arratsaldean ha­si­ko da festa. Aurrena, za­hagi dantza eginen dute gaztetxoek, arratsaldeko 17:00etan, eta 18:30etan, denek izanen dute dan­tzarako aukera, Irati eta Mariaren eskutik.
Gaueko 21:30etan, be­rriz, Mozorroen afaria egi­­nen dute, hurrengo egu­nerako prestatzen hasteko.

Goiz eta arratsaldez, Mozorro, bakero eta ikazkin
Astelehen eta astearten, be­rriz, egun osoan iza­nen da festa, herrian ba­rrena.
Astelehenean goizean goiz abiatuko dira Mo­zo­rro­ak baserrietara. He­rri­­an, berriz, Plaza apain­­tze­ko zita jarri da, eta on­do­ren, hamai­ke­ta­koa egin eta konpartsa aterako da, indio eta bakeroen za­la­partak animatuta.
Umeek bazkaria, tai­le­rrak eta txokolatada iza­nen dituzte gero, eta dan­tzaldiarekin, Mozo­rro­en etorrerarekin eta az­ken hauen afariarekin bukatuko da eguna.
Asteartea, berriro, Mo­zorroek girotuko dute, baina oraingoan, herrian barrena, zahagi dan­tza­re­kin. Karrozak eta erro­meria ere izanen dira.

Gaur zortzi, gehiago
Inauteriak borobiltzeko, gaur zortzi Kontuen Egu­na eginen da. Gazte Asan­bladak 25garren urteu­rrena ere ospatuko du. 

GOIZUETAKO INAUTERIAK

GAUR, LARUNBATA
09:00etan, karparen montajea. Ondoren, hamaiketakoa.

BIHAR, IGANDEA
17:00etan, gaztetxoen zahagi dantza.
18:30etan, dantzaldia Irati eta Mariarekin.
21:30etan, Mozorroen afaria.

ASTELEHENA, 27
08:00etan, Mozorroen irteera baserrietara.
10:00etan, Plaza apaintzea.
11:30etan, hamaiketakoa. Ondoren, konpartsa herrian barrena (gaia: Goizueta West).
13:30etan, umeen bazkaria.
14:00-16:30, tailerrak Goxalin eta pelikula Gazte Txokoan.
14:30etan, helduen bazkaria.
18:00etan, txokolatada.
19:00etan, dantzaldia Irati eta Maialenekin.
19:30etan, Mozorroen etorrera dultzaineroekin.
22:00etan, Mozorroen afaria.

ASTEARTEA, 28
09:00etan, Mozorroen gosaria.
10:00etan, Mozorroen eskea herrian barrena.
14:00etan, Mozorroen bazkaria.
17:00etan, Zahagi dantza, Izkiña tabernatik hasita.
19:00etan, erromeria, Eztengiro taldearekin.
20:00etan, karrozen desfilea.
22:00etan, Mozorroen afaria.
23:30etan, erromeria, Eztengiro taldearekin.

MARTXOAK 4, LARUNBATA
12:00etan, poteoa igandea txarangarekin.
14:00etan, Mozorroen bakaria.
17:30etan, poteoa igandea txarangarekin.
Gauean, kontzertua Gaztetxean: Space Jam eta EtsaiakEroak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!