Asmo onez hizketan hasi, eta bereak eta bi esaten bukatu. Horixe egingo dute, larunbatean kultur etxean, Jainko basatia antzezlaneko bi guraso bikote protagonistek.
Iluntzeko 20:00etan hasiko da antzezlana.
Bilera lasaia zirudiena...
Yasmina Reza antzerkigile frantsesaren obra da Jainko basatia, eta euskerara ekarri du Begoña Bilbao zuzendariak, lau euskal aktoreren eskutik: Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Tessa Andonegi eta Andoni Agirregomezkorta.
Bi bikoteak elkartuko dira, beren seme-alaben liskarrak konpontzeko asmoz, batak besteari eraso egin baitio.
Baina hasieran lasaia dirudien bilera, giza-legez eta edukazio haundiz hasitakoa, egoera kaotiko bihurtuko da gero, elkarri sekulakoak esaten, batzuen eta besteen frustrazio eta miseriak azaleratuz.
Sarrerak salgai, interneten edota kultur etxean
Antzezlana ikusteko sarrerak, dagoeneko salgai daude. Batetik, kultur etxean eskuratu daitezke, ostiralera bitarte, edo egunean bertan 19:00etatik aurrera. 6 euro dira sarrera.
Eta bestetik, interneten ere erosi daitezke dagoeneko, www.astigarraga.eus web orrialdean, ostiraleko 15:00ak arte; kasu horretan, sarreren prezioa 6,42 eurokoa da.