Batzar berezia egingo du Astigarragako eta Hernaniko BagaGiltza taldeak, larunbat honetan, goizeko 10:00etatik aurrera. Hernaniko Biteri kultur etxean izango da, eta bi puntu landuko dituzte: martxoaren 19ko galdeketaren proposamena eta antolaketa; eta galderaren aurkezpena eta onarpena. Ondoren, 13:15etan, argazki erraldoia aterako dute Biterin bertan, galdera aurkeztu eta galdeketari babesa erakusteko.