OTSAILERAKO ere, Hernaniko KZ guneak teknologia berriei buruzko zerbitzu eta ikastaro katalogo zabala osatu du, debalde. KZ gunearen helburu nagusia da, herritarrek Internet erabiltzen jakitea; behar horretara egokitutako lokala dute. Ikastaro bakoitzaren data eta ordutegiak ikusteko: www.kronika.eus.
Otsailean eskainiko duten zerbitzuetako bat da oinarrizko internet. Nahi duenak internet mundua ezagutzeko aukera izango du: pc bat zer den, nabigatzen ikasi, posta elektronikoa erabili...
Ofimatika munduarekin lotuta, software librearen inguruan ere erakusten dute: baldintzak, baimen motak, abantaila eta desabantailak...
Sare sozialetan egunean jarri nahi duenak ere, badu aukera KZ gunean: harremanetan jarri eta dokumentuak partekatzen ikasi...
Teknologia berriei buruzko zerbitzu
eta katalogo zabala eskaintzen da kultur etxeko egoitzan
Smartphoneak eta tableta dituzula? nola erabili ere erakusten dute, KZ gunean.
Sormena askatu nahi duenari GIMP tresna erabiltzen ikasteko aukera ere badago.
Googleko tresnak edo aplikazioak erabiltzen ere erakusten dute bertan.
Eta azkenik, programazio eta garapenerako tresnak erabiltzen ikasteko tartea ere badago KZ gunean.
Urruneko formazioa ere eskaintzen du KZ guneak. Bertan ofimatika orokorra lau astez eskainiko da: zure webgunea sortu, gazte lan bilaketa eta yourock, erosketa eta salmenta seguruak internet bidez eta skype eta hangouts bitartez bideokonferentziak ikastaroak bi astez ere eskainiko dira.
EGITARAUA
n Oinarrizko internet: Otsaialren 2an hasi eta 3a bitarte eta hilak 6tik hilaren 17ra arte euskeraz 09:00etatik 11:00etara.
n Smartphoneak eta tabletak: Otsailaren 20tik 28ra bitarte gazteleraz izango da. 09:00-11:00 eta 18:00-20:00.
n Google apps: Hilak 1etik 10era arte. Euskeraz 16:00-18:00.
n Irudia: Otsailak 13tik 22ra bitarte gazteleraz 11:00-13:00.
n Software librea: Ofitmatika ikastaroa otsailaren 13tik 24ra bitarte. Euskeraz 16:00-18:00.