Neskak eta jubenilak bosgarren, Loiolan

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 24a, 01:00

HERNANIKO  neska absolutuen eta mutilen jubenil batelak bosgarren postuak lortu zituzten Gipuzkoako batel ligaxkako hirugarren estropadan. Sailkapen nagusian ere postu berdinean daude sailkatuak, bosgarren. Infantil eta kadete mutilak eta promesa neskak ere aritu ziren arraunean, baita neska absolutuen bigarren batel bat ere. Loiolan jokatu zen eta Hernani Arraun Elkarteak antolatu zuen estropada. San Juan izan zen nagusi mutil jubeniletan baita neska eta mutil seniorretan ere. Datorren asteburuan Do­nibane Ziburun dute zita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!