Igerilekuak hobetzeko asmoz inkesta bat egingo du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 24a, 01:00

HERNANIKO Udalak datorren udan irekiko ditu kiroldegiko igerileku berriak. Udal kirol instalaziorik erabiliena da igerilekua eta horren erabilera herritarren beharretara egokitzeko ahalegin berezia egiten ari da Udala. Horretarako, galdetegi bat prestatu du Jarduera Fisikoa eta Kirol Sailak.
Inkestaren helburua da erabiltzaileen eta, oro har, herritarren iritzia jakitea eta igerilekuarekin lotutako beharrak eta ideiak biltzea. In­for­mazioa igerileku berriko es­kaintza osatzeko erabil nahi da. Inkesta eskuragarri dago Ki­roldegiko sarreran, udal webgunean eta udaleko sare sozialen bidez zabaldu da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!