Argazkigintza digitalean sakontzeko aukera eskainiko da Biteri Kultur Etxean. Otsailaren 6an emango zaio hasiera ikastaroari, eta apirilaren 26ra bitartean izango da. Tarte horretan, astean bi saio izango dituzte partehartzaileek, astelehen eta asteazkenetan, bi orduz. Saioak euskeraz izango dira. Helburua da, erretratuan, paisaian, eta gaueko eta kaleko argazkilaritzan sakontzea. Ikastaroa otsailean hasiko bada ere, interesa dutenek orain dute izena emateko aukera, ostiralera arte. Biteriko harreran egin daiteke. Bertakoek 77 euro ordaindu beharko dituzte; kanpokoek 103 euro.