Hernani lider jarri da 0-1 irabazita

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 24a, 01:00

Hernaniren bolada onak ez du etenik eta Ohorezko Erregional mailan lidergoa lortu du Vasconia taldeari 0-1 irabazi eta gero. Biga­rren itzulia ezin hobeto hasi dute hernaniarrek eta lau partida dira jadanik jarraian irabazi dituztenak. Azkenengo zazpi partiduetatik sei irabazi dituzte. Orain hiru puntuko abantaila du Anaita­sunarekiko, hauek partidu bat gutxiagorekin. Lehen sailkatua zuzenean igotzen da Hirugarren Mailara eta itxaropenak badaude Hernanin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!