Bera Berari, zelaia uzteko eskaera

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 24a, 01:00

Landareko errugbi zelaia ez da behar bezala egongo gutxienez otsailaren 17rarte eta horren ondorioz Hernani Errugbi Elkar­teak eskaera egin dio Donos­tia­ko Bera Bera taldeari berai­en zelaia uzteko otsaileko lehen asteburuan. Donostiako Patronatuak ez du oraindik erantzun, baina eskaera da 16 eta 18 urtez azpiko Hernaniko taldeek, otsailaren 4ean, jokatu beharreko partiduentzako. Gogoratu, baita ere gaur edo be­ran­­duen jota bihar erabakiko dela Hernani eta Gernikaren arteko lehia zein egunetan jokatuko den. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!