Aurten ere, alokairuko gastuak ordaintzeko laguntzak emango ditu Hernaniko Udalak; zehazki, 2016ko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitartekoari dagozkionak. Eskaerak egiteko epea zabalik dago, eta hilaren 27ra arte, ostiralerarte egin ahal izango dira, udaletxean.
Bigarren urtez onartu dituen diru laguntza horiek bi helburu nagusi ditu: gazteak, bereziki, emantzipazio bidean laguntzea eta herrian etxebizitzen alokairua sustatzea.
Diru laguntza eska dezakete Hernanin gutxienez urtebetez erroldatuta dauden herritarrek. Alokairu gastue dagokienez, hilean 650 euroko kopurua ezin izango da gainditu.
Diru sarrerei dagozkien gehienezko mugak hauek izango dira: 25.000 mila euro gordin urtean, bizikidetza-unitatea pertsona bakar batez osatuta baldin badago; eta 39.000 euro gordin urtean, bizikidetza-unitatea bi pertsona baino gehiagoz osatuta baldin badago. Norbere kontura lan egiten dutenei gutxienez 21.000 euroko diru sarrerak dituztela kontabilizatuko zaie.
Eskari orriak eta eskariak berak aurkezteko lekua Hernaniko Udalaren HHZ-Herritarraren Harrera Zerbitzuan (Gudarien Plaza, 1) izango da ostiralerarte 08:00etatik 14:00etara; edo bestela arratsaldeetan Erregistro Zerbitzuan 14:00etatik 19:00etara.
Informazio gehiago: 943 33 70 00 telefonoan eskuratu daiteke, edo hhz@hernani.eus helbidean.