Arcadi Oliveresek hitzaldia eskainiko du bihar

Kronika - Erredakzioa 2017ko urt. 24a, 01:00

Migratzaileak eta errefuxia­tuak:Zurrumurrik gabeko ha­rrera hitzaldia eskainiko du Arcadi Oliveresek bihar, 19:00etan, Biteri Kultur Etxe­an. ­Arcadi Oliveres  eko­nomian katedraduna da eta irakasle ekonomia aplikatuan Bartzelonako Unibertsitate Au­to­nomoan. Aditua da nazio­arteko merkataritzan, kanpo zorran, defensa ekonomian. Garapena eta kooperazioari buruzko hainbat postgradu eskaini ditu. Giza defentsaren eta solidaritatearen inguruan aritzen diren hainbat mugi­menduri laguntzen die; argi­talpen solidarioak egiten ditu eta ipar-hego zein  desarmeari buruzko hainbat hitzaldi eta mahai ingurutan parte hartzen du.
ZAS! Zurrumurruen aur­kako sareak antolatzen du hitzaldia, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak elkarteak eta Herna­niko Udalarekin ba­tera. Hernaniko kultur etxe­an emango duen hi­tzaldia hirugarrena izango da atzo Tolosan eman zue­naren eta gaur Ordizian emango duenaren ondoren.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!