Azken boladan Hernanik ez du barkatzen Emakumezkoen Euskal Ligan, eta atzo ere irabazi egin zuen, erraz xamar, Berriotxoaren kontra. 2-0 aurreratu ziren hernaniarrak partiduan, eta bizkaitarrek erasoari utzi ez bazioten ere, Hernanik arriskua sortzen zuen Berriotxoaren atera iristen zen gutxietan. Halaxe sartu zuen adibidez, bigarren gola Mari Granadok: bi pasetan gora iritsi eta pentsatu gabe buelta erdian, zast. Hernani 6garren jarri da sailkapenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!