Giro aparta eta bi partidu eder ikusi ahal izan zituen atzo kiroldegira inguratu zenak. Eta nola ez, Maider Mendizabalek irabazi zuen txapela, Bea Andueza lagun zuela. Amaia Irazustabarrena eta Maite Ruiz de Larramendi izan ziren txapeldunorde, eta eskura izan zuten partidua, 23-28 aurretik joan baitziren. Mendizabalek jokurik onena hortxe atera, Ruiz de Larramendi nekatu, eta pixkanaka aldea jan zien. Arriskatu beharra zegoen, eta 28-28 zijoazela, Irazustabarrenak kale edo bale jokatu eta ez zuen asmatu, juxtugatik.
Ikusmina piztu zuen atzoko finalak, eta askok gozatu zuten goi mailako pelota ikusiz. Datorren urterako planak egiten hasiak omen dira!