Neguko eta udazkeneko arropa eta konplementuak ateratzeko garaia iritsi zaie dendariei, eta zer hoberik, herritarrei merke-merke jartzea baino. Bi egunez izan da Stock Azoka Atsegindegin eta dozena postu jarri dituzte bertan, era guztietako gauzekin.
Urtean bi aldiz egiten da Stock Azoka. Orain, neguko denboraldia bukatzen denean, eta gero udako denboraldia bukatutakoan.
Bueltatxo bat Atsegindegin
Eguraldi ederra izan da bi egunetan, eta herritarrik ez da falta izan Stock Azokan. Txollo politak izaten dira horrelakoetan, eta zer suma joan diren askok egin dute etxerako bidea joan direna baino zerbait gehiagorekin. Arropa, poltsa, pitxi... beti izaten da behar duzun hura Hernaniko Stock Azokan.