Irabazi, Berezik bi gol sartuta

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 10a, 01:00

Hernanik irabazi egin zuen atzo Beti Gazte taldearen kontra, 0-1 atzetik joan ostean. Hernaniarrek behar zuten ga­raipena, joan den astean galdu egin baitzuten, eta lidertzatik hirugarren postura paseak ziren, jardunaldi bakarrean. Alde haundirik gabe irabazi dute Iker Dorronsororen mu­tilek, baina partiduari buelta emateko gai izan dira. . Bi golak Iñigo Bereziar­tuak Berezik sartu zituen eta bigarren zatian sartu ere. Orain bigarren postuan dira (Real Unionek berdindu egin zuen), eta datorren astean Mondragonen kontra joka­tu­ko dute, partidu zaila, deba­goienakoak atzeko postue­ta­tik atera nahian baitabiltza.

Oiartzunek deskontuko 16garren minutuan gola Zer esan haundia eman zuen atzo Oiartzunen garaipenak, deskontuko 16garren minu­tuan sartu baitzuen, Tolosa­ren kontra, eta 0-1 irabazi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!