Datorren larunbatean, martxoak 16, festa egingo dute Ereñotzun, Sagarrondo etxe okupatuan. Etxe hori okupatu zutela 20 urte bete dira aurten, eta hargatik egun guztiko festa antolatu dute. Deialdia egin dute, festa horren berri emanez, eta jakinarazi dutenez, lehenengo bazkaria izango da, eta gero festa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!