Urnieta eta Irungo ITV-IATan greba deitu dute 56 egunetarako, martxoaren 25ean hasita, alegia, Aste Santua baino lehenagotik. Datozen egunetan jakinaraziko dute egutegi zehatza, baina jakina da martxoaren 25, 26 eta 27an egingo dutela. TUV Rheinland Iberica, S.A. enpresako langile komiteak bidalitako prentsa oharrak dio, 2011ko urte bukaeran bukatzen zen lan hitzarmena berritu nahi dutela, eta enpresak ez duela hori egiteko biderik jartzen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!