Neguko denboraldiari agur bikoitza...

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 10a, 01:00

Ostiralean eta larunbatean izan da Stock Azoka Hernanin eta asko izan dira bertara inguratu eta enkarguren bat egin duten herritarrak.

Neguko eta udazkeneko arropa eta konplementuak ateratzeko garaia iritsi zaie dendariei, eta zer hoberik, herritarrei merke-merke jar­tzea baino. Bi egunez izan da Stock Azoka Atsegin­degin eta dozena postu jarri di­tuzte bertan, era guztietako gauzekin. Urtean bi aldiz egiten da Stock Azoka. Orain, neguko denboraldia bukatzen de­nean, eta gero udako den­bo­raldia bukatutakoan.

Bueltatxo bat Atsegindegin
Eguraldi ederra izan da bi egunetan, eta herritarrik ez da falta izan Stock Azokan. Txollo politak izaten dira horrelakoetan eta zer suma joan diren askok egin dute etxerako bidea joan direna baino zerbait gehiagorekin. Arropa, poltsa, pitxi... beti izaten da behar duzun hura Hernaniko Stock Azokan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!