Proposamena, uholdeen kaltea gutxitzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 10a, 01:00

EAJ-PNVk dio Akarregiko meandroa prestatu behar dela, lehendabizi urak han sartu daitezen.

EAJ-PNV alderdiak proposa­mena egin du, uholdeen kaltea txikiagoa izan dadin Herna­nin. Jeltzaleek prentsa oha­rrean adierazi dutenez, erre­me­dioa honakoa litza­te­ke: Aka­rregiko meandroa pres­tatzea, urak lehendabizi han sartu daitezen. Horrela, uholdeak Karabalen edo Portun kaltea egin aurretik, Akarregin geratu litezke. «Uholde garaian askotan ikusten da Landare ur-azpian, eta meandro hori erabat lehor. Hori ezin da izan, eta hala jakinarazi diegu alde guztiei». EAJ-PNVk dioenez, erre­me­dio hori askoz merkeagoa da, uholdeak eragiten duen kaltea baino. Horregatik, pro­posamena bidali dio URA Agentziari, eta baita Udal Gobernu Batzordeko kideei eta Hernaniko Ingurumen teknikariari ere. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!