«Komeniko litzaiguke jende adituaren laguntza, abokatuak, aparejadoreak...»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 10a, 01:00

Koxkak borondatezko jendea behar du lanerako. Adibidez aipatzen dute Udaletxeko proiektu bat ulertzeko ze laguntza eman dezakeen abokatu batek, edo aparejadore, administrazioko funtzionario...

Ez dute ofizio zehatz bat aipatu nahi, «era guztietako jendeak aportatu baitezake zerbait Koxkan». Baina adibide moduan aipatzen dituzte abokatuak, aparejadoreak edo administrazioko funtzionarioak. Izan ere, eskuartean informe edo udal proiektu bat hartutakoan, askotan zail izaten da ulertzen, interpretatzen eta abar... Kasu horretan edo beste hainbat lanetan beharko luke Koxkak laguntza. «Adibidez, itzultzaile bat ondo etorriko litzaiguke, gure lan guztiak euskeraz eta erderaz egiten ditugulako». «Koxkak zerbait lortzen duenean herritar guztiei egiten die onura»

Borondatezko lana da Koxkakoa, eta bertan lan egiteko ez du desgaitasun bat izan beharrik. «Sentsibilitate pixka bat izatea nahikoa da».

Herritar guztiei zerbitzua. Azken batean, Koxkak egiten duen lanak herri guztiari balio diola diote koxkakideek. «Desgai­tasuna duen pertsona bat pasa­tzeko mo­du­ko espaloia egiten badugu, edozein herritar pasako da handik. Edo desgaitasuna daukan ume batek jolasten duen lekuan edozeinek jolastu dezake. Koxkak zerbait lortzen duenean herritar guztiei egiten die onura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!