Beñat Garmendia hernaniarra bigarren, karrera bikaina eginda

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 10a, 01:00

Txirrindulari lasterketa jokatu zuten atzo Hernanin, alebin eta infantil mailan eta Beñat Garmendia infantilak lan aparta egin zuen, bigarren postuan bukatu baitzuen karrera. Aurretik Carballeda usurbildarra izan zuen, eta segidan Senperena astigartarra. Clemente hernaniarra ere ez zen makal ibili. Alebinetan, gehiago ziren hernaniarrak, eta denek bukatu zuten karrera, izugarri azkarra izan zena.

Hernaniko txirrindulari taldea topera dabil, eta besteak beste, lehengo astean Haimar Zubeldia ziklista usurbildarra izan zuten bisitari. Galdera faltarik ez zuen izan profesional haundiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!