Irazustabarrena hernaniarra txapelaren bila aterako da gaur.
palista onenak dira, eta gaur Hernaniko kiroldegian ikusteko aukera izango da. Pelotadenda Sariko finalak jokatuko dira gaur, 11:00etatik aurrera. Lehenengo 3/4 postuetako partidua izango da eta gero final haundia, tartean Amaia Irazustabarrena hernaniarra dela.
Irazustabarrenak lagun bikaina izango du atzean, Maite Ruiz de Larramendi, beterana haundia. Kontrarioak ere ez dira nolanahikoak ordea: Maider Mendizabal, momentuko palistarik onena, eta Bea Andueza, aurrelari gazte bezain indartsua.
Txapelketako bi gazteenak bi beteranoenekin, gipuzkoarrak eta nafarrak nahastuta... ikuskizuna gaur, kiroldegian dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!