Egun hauetan, hondakinen inguruko mintegia izan da Europako Parlamentuan, Ez bazaude Zero Zaborraren alde, zenbat zaborraren alde zaude? izenekoa. Bertan izan dira, besteak beste, Luis Intxauspe Hernaniko alkatea eta Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua. Errazkinek, tokian tokiko esperientzien atalean hitz egin zuen. Zero zabor helburua posible dela azaldu zuen, besteak beste, eta Hernaniko datuak eman zituen. Janez Potocnik Europako Ingurumeneko komisarioak, Gipuzkoako esperientzia garrantzitsua dela eta ikasteko balio dezakeela azaldu zuen.