Gaur jokatuko da, goiz eta arratsalde, Euskal Herriko Mus Txapelketako finala Agurainen, eta 128 muslariren artean, hor izango dira Ereñotzuko bi bikote: Jesus Ezeiza eta Julian Agirre, eta Iñaki Leonet eta Ramon Zamora. Ereñotzuarrek diote zaila dela irabaztea, baina «bakarren batek irabazi behar dik! 20 aurrenekotan geldituz gero, konforme!».
Gezur gutxi,
punturik ez galtzeko
Estrategia argirik ere ez dute. Zamorak dio musean aritzeko modu desberdinak daudela, «Jesus eta Julianek agresiboago jokatzen dute». Eta Jesusek erantzun: «baina hemen! Soziedadean! Horrelako txapelketa batean ordea, ez zegok bromarik! Gezurrek ez ditek balio; lehenengoan agian funtzionatzen dik, baina ez gehiago. Ahalik eta puntu gutxien galtzea, onena!».
Azkenean, zortea izatea dela garrantzitsuena diote. «Kartarik etortzen ez bada, jai dago! Hala ere, ahalegina egingo dugu, eta ea zer ateratzen den!».