Ez zeuden elkarri barkatzeko, eta ordubetez aritu ziren egur batean, garai batean bezala, hortzak estututa, hil edo bizi. Emaitza ‘ona’: lesionatu bakarra. Hernaniko Aittitte Power-ak deitu diote beren buruari eta 35 lagun inguru elkartu ziren Landaren, batez ere Josetxo Olasagastik egindako lanari eskerrak. Gehienak 90ko hamarkadako generaziokoak, baina baziren zaharragoak ere (ohorezko mailan aritutakoak ere bai), eta baita azal leunagoren bat ere... Helburua ez zen partidua jokatzea bakarrik. Elkartu, afaldu, lehengo kontu zaharrak berritu, betiko batallitak gogoratu (ahal dela pixka bat mejoratuta...) eta etorkizunerako hazia jarri dute: helduen taldea sortu nahi dute, eta eguna ere jarri dute, lehenengo entrenamendua egiteko: martxoak 21.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!