Lasterketa dute gaur Hernanin, alebin eta infantil mailako txirrindulariek

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 9a, 01:00

Lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da, anbulatorio paretik. Hernaniko JOCC taldeko txirrindulariez gain, beste zortzi taldetako neska-mutilek hartuko dute parte.

Hernaniko JOCCek antolatuta, alebin eta infantil mailako Donostialdeko txi­rrin­dularien lasterketa egingo da gaur, arratsaldeko 16:00etatik aurrera Herna­nin. Urbieta kaletik abiatuko da lasterketa.
Hernaniko txirrindulariez gain, beste 8 herritako neska-mutilek ere hartuko dute parte: Hondarribi, Irun, Zarautz, Zumaia, Usurbil, Irun, Donostia eta Lezotik etorritakoek.

16 txirrindulari hernaniar

Parte hartzaileen artean, 16 izango dira hernaniarrak, alebin eta infantil mailakoak kontuan hartuta.
Alebin mailan ariko dira, Maddi, Aimar, Eneko, Lo­rena, Manu eta Peru. Infantil mailan berriz, Iker, Beñat C. eta Beñat G.

Ibilbidea, Latsunbe auzoan barrena
Lasterketa Urbieta kalean hasiko da, anbulatorio paretik, eta Marieluts aldera joko du, parke botanikoaren ondoko rotondaraino.
Handik Latsunbe auzoko kalea hartuko du, Agustinda­rren plazaraino, eta Txirrita kaletik berriro ere anbulatorio pareraino joango da.

JOCC Zikuñako Ama
Zikuñako Ama Zikloturis­ten taldeak irteera bat egingo du bihar, Irunera. Ibilbideak 50km ditu.
Ohi bezala, Zinkoenean jarri dute hitzordua, goizeko 09:00etan.
Biharkoa 2013 denboraldiko bigarren irteera izango da. Hurrengoa martxoaren 17an izango da, eta Alkizara egingo dute buelta.
Martxoan beste bi irteera ere egingo dituzte; Oiartzu­ne­ra (hilak 24) eta Berrobira (hilak 31).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!