«Mendizabal mugituarazten badugu, irabazi dezakegu»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 9a, 01:00

Hemezortzi urte ditu, eta irabazia dauka irabazi ze­za­keen ia guztia: Na­zioa­rtekoa, Euskal Herrikoa, Gipuzkoa... Bihar beste torneo haundi ba-ten bila aterako da Amaia Ira­zustabarrena hernaniarra, Ruiz de Larramendi lagun due­la, baina aurrean inoizko aur­kari gogorrena izango du: Mai­der Mendizabal, momentuko pelotari onena. Men­di­za­ba­li lagun­tzen, iruñar gazte bat, Bea Andue­za, aurrelari indartsua. Bi partidu jokatuko dira bihar, 11:00etatik aurrera. 3/4 postuak, eta 12:00etan finala. 3/4 postuetarako ariko dira: Muneta-Serre, eta Etche­lecu-Arozena. 13:00a aldean, saribanaketa. Sarrera dohainik da, eta pelotako materiala zozketatuko da.

«Maila honetan defentsan lan egitea tokatzen zait»
Hain justu, Mendizabal mu­gi­tuaraztea omen da klabea, biharko finala irabazteko. «Men­­dizabal mugitzen badugu, irabazi dezakegu. Bestela, hark sekulako kolokazioa dauka, eta berak dominatuko du». Irazustabarrena aurrelaria da, eta biparetekoa eta txokoan moztea «ikaragarri gustatzen» omen zaio. Bihar ere saiatuko da horretan, baina berak dioenez, orain defenda­tzea ere asko tokatzen zaio. «Maila honetan defentsan lan egitea asko tokatzen zait. An­due­za bera ere oso aurkari go­go­rra da, eta indartsua. Behar­tuko nau, baina nik ere ez dizkiot gauzak erraz jarriko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!