Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen atzo eta marijira egin zen Kaxkoko kaleetan barrena, Feministon sokari eutsi, sistema hau eraitsi lemapean. Talde ezberdinetako ordezkari eta herritar ugari atera zen kalera, «sistema kapitalista patriarkalarekin amaitzeko». Gogoratu zuten, emakumeei zuzenean eta era larriagoan eragin dietela murrizketek. «Eta sektore atzerakoi eta ultraeskuindarrek emakumeak etxera bueltatzea eta sistema patriarkalak inposatutako funtzio sozialean jarraitzea nahi dute». Horren aurrean, alternatibak martxan jartzeko, elkarlanerako dei egiten dute, feminismoaren sokari eutsiz.