udazken eta neguko azken maukak erosteko aukera ederra izango da gaur Atsegindegin. Bertan, Stock Azoka antolatu du Berriak elkarteak. Atzo arratsaldean ireki zituen ateak eta mugimendu dexente izan zen. Gaur, berriz, goizez egongo da irekita, goizeko 10:00etatik 14:00etara. Kapritxoren bat erosteko aukera ezinhobea izango da, arropa erdi prezioan eta merkeago ere egongo baita.
Umeengan ere pentsatu dute eta beraientzat puzgarriak izango dira goizeko 10:30etatik 13:30etara.
Arropak, oinetakoak...
Mota ezberdinetako arropa egongo da erosgai: umeena, helduena, barruko arropa, mendikoa... Horrez gain, oinetakoak eta osagarriak ere izango dira.