Hernasax saxofoi taldeak emanaldia eskainiko du gaur, 19:30etan, Milagrosan. Kontzertuak bi zati izango ditu. Alde batetik, talde gonbidatu batek hartuko du parte: Errenteria Musikaleko Jazz Konboak. Beraien errepertorioa jazz standardearekin osatuko dute: All the things you are, blue bossa...
Bestetik, Hernasaxek, Dominikar Errepublikako merengeak joko ditu. Horretarako, Donostiako Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionaleko perkusio taldearen laguntza izango du.
Beste hiru hernaniar ere gonbidatu dituzte: Joxan Rodriguez pianoarekin, Igor del Rio baxu elektrikoarekin eta Maddalen Otaegi akordeoiarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!