Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur eta marijira egingo da, Feministon sokari eutsi, sistema hau eraitsi lemapean. Arratsaldeko 19:30etan abiatuko da Plaza Berritik. Udaleko Berdintasun Kontseiluak, Txoko Feministak, Bilgune Feministak, Kafeta Feministak, Parekidetasun Taldeak eta Gizon taldeak deitu dute marijira, besteak beste. Herritarrei dei egiten diete parte hartzeko eta «sistema kapitalista patriarkalarekin amaitzeko». Marijira bukatzean, pintxo poteo kalejira musikatua izango da tribial feministarekin.
Marijiraren aurretik, berriz, 19:00etan, ipuin sexisten lehiaketako sariak banatuko dira Plaza Berrin. Lehiaketa, Gazte Asanbladak antolatu du.
Gazte Txokoan, pelikula
Emakumeen Egunaren harira, Gazte Txokoan Persepolis pelikula jarriko dute. Pelikula 17:00ak aldera hasiko da.
Erakusketa, bihar arte
Emakume kirolariei buruzko erakusketa ikusgai dago Biteriko pasilloetan, eta azkeneko eguna bihar da.
Plaza Feministaren
inaugurazioa, atzo
Plaza Feminista inauguratu zuten atzo. Udalaren lokala da eta Iturregi plazan dago. Bertan parte hartzen dute berdintasunaren alde eta ikuspegi feministatik lan egiten duten herriko hainbat eragilek. Atzo talde horiek aurkezpena egin zuten eta horrez gain, bertsolariak, pintxoak eta Kale Nagusiko Sound Siterrak izan ziren.
«Plaza Feminista, denona izatea nahi dugu»
Atzo inauguratu arren, dagoeneko herriko 5 taldek erabiltzen dute. Gaur, esaterako, Plax! aholkularitza zerbitzua izango da (17:00-19:00).
«Plaza Feministak, berdintasunaren alde lan egiten duen eta ikuspegi feministatik mugitzen den mugimendu guztien erdigune izan nahi du, erreferentzia puntu bilakatuz eta elkarren arteko sareak osatuz. Espazio hau denona izatea nahi dugu, elkarrengandik ikasteko», azaldu zuten atzo. Plaza Feminista atzo inauguratu zuten, baina dagoeneko herriko 5 taldek erabiltzen dute.
Berdintasun Kontseilua, hilabetero
2001ean Udaleko Berdintasun Saila sortu zen eta hilabetera jarri zen martxan Berdintasun Kontseilua. Ordutik hilabetero biltzen dira.
Txoko Feminista, ostegunero
2010ean, Gazte Asanbladako neska batzuk biltzen hasi ziren. Orain, ostegunero elkartzen dira.
Parekidetasun Taldea, Gazte Asanbladan
Parekidetasun Taldea Gazte Asanbladaren barruan sortu zen 2012an.
Gizon taldea, asteazkenetan
2006an sortu zen Izan gizon: egin aurre sexismoari tailerretik abiatuta. Hilero biltzen dira, laugarren asteazkenetan.
Plax! aholkularitza, gaur
Plax! plazerra plazarak, gazteentzako sexu aholkularitza zerbitzua eskaintzen du hileko bigarren ostiraletan (17:00-20:00). Gaur 19:00ak arte izango da. Ondoren Marijirara joateko dei egin dute.
Bestalde, Katxarraza taldea sortu dute Institutuko gazteek.