Kaxkabeltx eta amilotx urdinei kabiak jartzen aritu ziren ikasleak

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 7a, 01:00

Txori intsektu-jaleentzako kabiak dira. Ave Marian, Pana parkean, Goiz Eguzkin eta Leokan jarri zituzten. Denera, 22 kabi-kaja.

Aurtengo ikasturtean, bi­garren urtez jarraian, Biodi­bertsitatea lantzen ari dira Lehen Hezkuntzako ikasleak eta atzo, txori intsektu-jaleen­tzako kabi-kajak jartzen aritu ziren herriko parkeetan, «txori horiei la­gun­tzeko». Batez ere, kaskabel­tza eta amilotx urdina di­ra erabiltzaile ohikoenak. Baina tarteka ere erabili ohi dituzte, gerri txori arruntek, landa txolarrek eta txepetxek. Kabiak leku egokian jarri behar dira, zuloa hegoaldera dutela, eta 2-5 metroko altue­ran, inor bertara ez iristeko. Horretarako, Manu Ira­di herriko lorazainaren la­gun­tza izan zuten. Sagastie­tan ere asko jartzen direla azaldu zien, besteak beste.

Parke gehiagotara
Atzokoan, Ave Marian, Pana parkean, Goiz Eguzkin eta Leoka­n jarri zituzten kabiak; 22 inguru. Dena dela, herriko beste parkeetan ere jarriko dira. Ikas­tetxeak hasi dira euren berdeguneetan jartzen. Diputazioak bultzatutako egitasmoa da eta kabi-kajak berak jartzen ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!