Buruntzaldea Euskaraz web orria, sare sozialetan dago

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 6a, 01:00

Buruntzaldeko 6 Udalek, tartean Hernanikoak, Buruntzaldea Euskaraz izeneko web orria dute martxan, eskualdeko gertakarien berri zabaltzeko. Eta orain, beste pauso bat eman dute. Burun­tzaldea Euskaraz sare sozialetan dago. Facebooken eta Twitterren aurkitu daiteke. Bertan, ekimen, egitasmo eta gertakari ezberdinen berri emango da eta albisteak elkarbanatzeko aukera izango da. Buruntzaldeko Udalek, euskeraren erabilera indartzeko, eskaintzen dituzten beka, dirulaguntza, zerbitzu eta lan eskaintzen berri ere ematen dute. Jarraitzaile egiteko: Facebook: http://www.facebook.com/pages/BuruntzaldeaEuskaraz/217851421686563# eta Twitter: https://twitter.com/BuruntzaldeaEus.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!