Chacarera bikoitza taldearen emanaldia bihar eta murala, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 6a, 01:00

Euskal eta argentinar doinuak nahastuko dituzte biharko emanaldian. Kixkalen izango da 22:30etan. Atzo film laburren emanaldia izan zen.

Korrika hasteko gero eta gutxiago falta da eta giroa nabari da dagoeneko Herna­nin. Hainbat ekintza ezberdin egin dira azken asteetan eta atzo, berriz, Laburbira film laburren emanaldia izan zen. Zortzi film labur ikusteko aukera izan zuten herritarrek. Bihar, berriz, Chacarera bikoitza taldearen emanaldia izango da. Joana Ortega hernaniarrak eta Sebastian Usta­rroz argentinarrak osatzen dute taldea eta bi herrialdeetako doinuak nahasten dituzte. Emanaldia 22:30etatik aurrera izango da Kixkalen.

Murala, Urumean
Larunbatean, Ekari (Ekaitz Bergara) mural bat egin nahi dio AEKk Urumea ikastolako paretan. Hala azaldu du: «Korrikarako mural bat egin behar genuen Eka eta Axpirekin eta ez dugu bertan behera utzi nahi izan. Ekak ehunka mural egin ditu guztiontzat eta oraingoan guri tokatzen zaigula pentsatzen dugu, eskertza moduan». Herritar guztiei parte hartzeko dei egiten diete, nahiz eta margotzen ez jakin. Axpi bertan izango da. Urumeara azaldu behar da 10:30ak aldera, laneko arroparekin eta ahal izanez gero, brotxaren batekin. Pintura AEKk jarriko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!