«Euskal Herrian baldintza egokiak ditugu aldaketarako»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 6a, 01:00

Desobedientzia zibilaren inguruan ariko da bihar Mario Zubiaga. Hausnarketarako eta eztabaidarako bide eman nahi du. Hitzordua, 19:30etan, udaletxeko Areto Nagusian.

Mario Zubiaga EHUko irakaslea da eta Garako kolaboratzailea, besteak beste. Deso­bedientzia zibilean oinarritu diren estrategien jarraitzailea da. Hori horrela, ideia batzuk emango ditu bihar desobedientzia zibilaren inguruan. «Aztertuko dugu mundu mailan zer gertatzen ari den, zergatik… Ekintza kolektibo berriei begiratu behar diegu eta horiek Euskal Herrian kokatu. Aukera oso ona dugu hemen. Alde batetik, beti egon den masa borroka dago kalean, eta bestetik, aldaketa nahi duen ordezkaritza dago erakundeetan. Nola uztartu behar den da kontua, aldaketa politikoa, soziala… lortzeko», dio. Protesta ekintza berriez eta zaharrez ariko da eta hitzaldi bat eman baino, hausnarketarako eta eztabaidarako bide eman nahi du. «Az­tertuko dugu zein den jarraitu beharreko bidea, zeintzuk diren protesta bide berri horiek». Hitzordua bihar da 19:30etan, udaletxeko Areto Nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!