Egungo sistemarekin bukatzeko, feminismoaren sokari eusteko dei egin dute

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 6a, 01:00

Bihar Plaza Feministaren inaugurazioa egingo dute 19:30etan. Bertan, bertsolariak, pintxoak, musika... izango dira. Ostiralean, besteak beste, Marijira egingo da kaleetan zehar.

Emakumeen Nazioarteko Eguna da ostiralean eta ho­rren harira, prentsaurrekoa eman zuten atzo Txoko Femi­nistak, Bilgune Feminis­tak, Kafeta Feministak eta Uda­leko Berdintasun Kon­tsei­lu­ak. «Egungo sistema kapitalista patriarkalarekin amaitzeko», feminismoaren sokari indar­tsu eutsi eta tiratzeko garaia dela azaldu zuten. «Kokatu gaitezen bereizketarik eta injustiziarik gabeko marko administratibo propioa lortzeko bidean, eta jarri ditzagun eredu alternatiboak martxan. Jarri dezagun mar­txan, gure bizitzak, behar eta desioak erdigunean kokatuko dituen bizi eredua». Feminismoa bera, alternatiba bezala ulertzen dute: «Feminismotik bizi eredua sortzen ari gara, jabetza kolektiboan oinarritua, lanaren banaketa erreala eta aberastasunaren banaketa ahalbidetuko duena eta botere harremanak gainditu eta per­tsonen arteko diferen­tziak balio bezala hartuko dituena. Bizitzen eta pertsonen mesedetara egongo den gizartea». Hori horrela, emakumeen eta herriaren burujabetzaren aldeko apustua eta elkarlanaren aldeko deia egiten dute. Bihar Plaza Feminista inauguratuko dute eta ostiralean Marijira egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!