Final zortzirenetan galduta agur esan diote txapelari Larrañaga eta Salaberria alebinek. Bergararrak gehiago izan ziren, eta bi hernaniarrak txapelketa on bat eginda geratu dira. Hori notizi txarrena asteburu honetan, Hernaniko pelotarientzat. Gainerakoan, bost partidu irabazi eta lau galdu dituzte hernaniarrek, eta Esnal eta Oiaga trinketeko finalean sartu dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!