Euskadiko Musikari Elkartuak sortu dute hainbat euskal musikarik. Aurreko astean aurkeztu zuten Donostian. Joxan Goikoetxea eta Ainara Ortega hernaniarrak zuzendaritzako kide dira.
«Bakarkako borrokak, osokoak bihurtzea nahi dutenentzako jarri dugu martxan elkartea, musikari guztiak batu gaitezen, edozein dela ere gure estiloa. Diskoetxeak, eragileak... elkartu diren honetan, musikariok ere ordezkatuko gaituen ahots bat behar dugu. Gure planteamenduak, arazoak eta proposamenak zabalduko dituen tresna da MAE-EME», azaldu dio Kronikari Ainara Ortegak.
Izan ere, hainbat euskal musikarik Euskadiko Musikari Elkartuak jarri dute martxan, bigarren aldiz (1995-2002 bitartean ere izan zen). Aurreko astean aurkeztu zuten Donostian. Ainara Ortega eta Joxan Goikoetxea musikari hernaniarrak elkarteko zuzendaritzako kideak dira. Iñaki Salvador da lehendakaria. Dagoeneko 60 musikari inguru egin dira bazkide.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!