Esanahi haundiko istorioak, motz-motzean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 5a, 01:00

8 film labur ikusteko aukera izango da gaur 19:30etan hasita, doan. Koldo Almandoz zuzendari donostiarra bertan izango da eta azalpenak emango ditu 18:30etatik aurrera.

Korrika Kulturalaren ba­rruan, Zinebira izango da gaur; hau da, film laburren emanaldia. Dobera Euskara Elkarteak eta AEK euskaltegiak antolatu dute. Zortzi korto izango dira ikusgai: Desentxufatuak (9’45’’), Deus et machina (8’30’’), Oinaze egoitzak (9’30’’), Tortila (8’15’’), Elkartea (16’) Hamai­ke­takoa (4’) eta Berriro igo nauzu (9’25’’). Sarrera, doan. Fil­mak 19:30e­tan hasiko dira. Aurretik, 18:30etan, Koldo Al­mandoz zuzendari donostiarrarekin solasaldia izango da.

Ostegunean, musika
Korrikako erakusketa ikusteko azken eguna da gaur. Bestalde, Joana Ortega hernaniarrak eta Sebastian Usta­rroz argentinarrak, Chacarera bikoitza taldea osatzen dute eta kontzertua eskainiko dute ostegunean Kixkalen, 22:30etan.

Musa: Kaloka eta Pikabea, eskualdeko finalean
Korrikako Mus Txapelketan, Hernaniko txapeldunak Pe­pe Kaloka eta Angel Pikabea izan dira (Anbotoko finalistak ez ziren azaldu) eta es­ku­al­deko finala jokatuko dute larunbatean, Urnietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!