100 hernaniar, Donostiako Lilatoian

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 4a, 01:00

Inoizko Lilatoi jendetsuena izan zen atzo Donostian, eta hernaniarrak dezenteko aportazioa egin zuten, 100 izan baitziren parte hartu zutenak. Guztira 2.700 parte hartzaile izan ziren, eta Elena Silvestrek irabazi zuen, lasterketa bat baino gehiago den Lilatoia.
5 km egiteko 17:48 minutu behar izan zituen Silvestrek. Hernaniarrik azkarrena Eider Aldabe izan zen (20:51), bigarrena Karen Ortiz de Guinea (21:03) eta hirugarrena Laida San Sebastian (21:41).

Emakumearen Nazioar­te­ko Egunaren bezperetan, besteak beste emakumearen es­ku­bideak aldarrikatzeko egu­na izaten da Lilatoia, pixkanaka-pixkanaka marka guztian hausten ari dena. Atzo orain artekoak hautsi zituen. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!