Etxetik bidaltzeko arriskuan direnek taldea sortu nahi dute Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 4a, 01:00

Ostegunean hitzaldia antolatu dute Biterin, eta inguratzeko dei egin diete arazo hori bizi duten guztiei.

Hernanin talde berri bat sortu nahi dute, etxetik bi­dal­tzeko arriskuan daudenekin edo dagoeneko kalera bidali dituztenekin. Arazo hori daukatenentzat taldea izan nahi du, informazioa emateko, laguntza emateko edo era bateko edo besteko babesa emateko.

Datorren ostegunean, hi­tzaldia egingo dute Biteri kul­tur etxean, 19:00etatik au­rre­ra. Bertan izango dira Gi­puz­koako STOP Desahu­cios taldeko bi kide, eta haiek azalduko dute gaur egun nola dagoen kaleratzeen kon­tua. Arazo hori bizi du­ten guztiei dei egin diete, azaldu daitezela ostegunean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!