Partidu hasiera oso ona egin zuten hernaniarrek, eta hor ateratako aldea ederki aprobetxatu zuten bukaeran, DKS taldekoek estutu zituzten garaian. Garaipen honekin, Hernani sailkapeneko goi postuetara igo da, eta hor diren dozenerdi talderekin borrokan da orain.
Planteamendu ona,
talde gogorraren kontra
Garaiz iritsi zen partidu bukaera, baina ez nahi ordurako. Alde jan eta jan ari ziren DKSkoak eta Teklan Laser Hernani eutsi eta eutsi. Partidua ondo planteatu zuen Hernanik, eta talde beteranoa zutenez aurrean, hasieran kendu zioten aldea, erreakzionatzeko denborarik eman gabe. Partidua aurrera zijoan bezala, DKSkoak euren eskola azaltzen hasi ziren eta pixkanaka pixkanaka aldea jan zioten Teklan Laserri. Bukaeran erabaki zen guztia. Presioari aurre eginda, Hernanik ondo eutsi zion partiduari, eta ahaztu ditu sailkapenean atzeko zuloan sartzeko beldurrak.
Sei talde, lau punturen barruan
Sailkapeneko lehendabiziko postuetan sekulako saltsa dago, lau punturen barruan baitaude sei talde. Hernani ere hor sartu da, eta liderra bi partidura dauka.