Esnalek eta Oiagak finala jokatuko dute trinketean, Gipuzkoako Txapelketako bigarren mailan. Atzo irabazi egin zuten Gaztelekuren kontra,
40-19. Emaitzak adierazten duena baino gogorrago izan zen partidua, eta 17-15 arte pare parean joan ziren bi bikoteak. Hortik aurrera, 12 tantoko takada egin zuten hernaniarrek eta ez zioten utzi partiduari alde egiten.
Finalean hernaniar gehiago, datorren larunbatean
Gipuzkoako txapelketako lau final jokatuko dira datorren larunbatean, eta horietatik bitan hernaniarrak izango dira: kadeteetan Ekaitz Cisnerosek jokatuko du (bikote zein izango duen erabakitzeko dago).
Bikote zaila dute aurrean Esnalek eta Oiagak finalean, eta joku mailarik onenean ari beharko dute, Astigarragako Salaberria eta Gurutzalderen kontra. Bi gazte indartsu dira astigartarrak, eta euren final erdia 40-4 irabazi dute. Ez dago hala ere, ezer erabakita. Hernaniko bi aurrelariek bikote sendoa osatzen dute, eta urte askotako esperientzia dute gainera, euren alde. Datorren urtean lehenengo mailan aritzeko txartela lortua dute jada, eta txapela ere ez dute urruti ibiliko.