«Burua altxa beharra dago»

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 3a, 01:00

Jon Loran koordina­tzaileak Kronikari jakinarazi dio ez dagoela atzoko po­rro­tari begira egoterik, eta bu­rua altxa beharra dagoela. Erre­gio­nalen Oho­­rezko mailan, Hernanik 3-0 galdu zuen atzo Oiartzunen, eta lider izateari utzi egin dio, jar­du­naldi ia guztiak postu horre­tan egon eta gero. Kolpea izan dela aitortu du Loranek, baina liga oraindik gogo­rra joango dela dio, eta ez da­goela atzera begira segundu bat pasatzerik. «Burua altxa beharra dago, eta hurrengo partiduari begira jarri». Emaitzak ez du adierazten atzoko partidua nola joan zen. Bigarren zatian oiartzuarrak gehiago izan arren, lehenengo zatia oso pare­katua joan zen, eta Hernanik poste bat eta aukera onak izan zituen Oiartzuni aurrea hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!