Hilabetero bezala, ekintza ugari antolatu dituzte martxoan, Gazte Txokoan (Aristizabal, 5). 11-16 urte bitarteko gaztetxoek ez dute aspertzeko aukerarik izango. Gaur, esaterako, Ping-pong Txapelketa antolatu dute (ordutegia: 16:30-20:30). Gainera, ohiko ekintza, tailer eta irteerez gain, egitasmo bereziak ere izango dira. Izan ere, martxoan bi egun seinalatu datoz. Alde batetik, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da eta pelikula emanaldia antolatu dute Gazte Txokoan. Pelikula esanguratsu bat izango da ikusgai: Persepolis. Bestetik, martxoaren 23an Korrika iritsiko da Hernanira eta hori girotzeko eta prestatzeko Korrika Astea antolatu dute. Marrazki Lehiaketa izango da, besteak beste.
Ekintzen berri, interneten
Informazio guztiaren eta ekintzen berri, blogean jakin daiteke: www.hernanikogaztetxokoa.blogspot.com. Eta baita sare sozialetan ere: Facebook, Tuenti eta Twitter.
MARTXOKO EGITARAUA
Gaur:
Ping-pong Txapelketa
Martxoak 5, asteartea:
Play Station (bideojokoa)
Martxoak 6, asteazkena:
Egurrezko kutxen tailerra
Martxoak 7, osteguna:
Egurrezko kutxen tailerra
Martxoak 8, ostirala:
Emakumeen Nazioarteko Eguna. Pelikula: ‘Persepolis’
Martxoak 9, larunbata:
Sukaldaritza tailerra: madalenak.
Martxoak 10, igandea:
Donostiako Aquariumera irteera.
Martxoak 12, asteartea:
Wii (bideojokoa)
Martxoak 13, asteazkena:
Pultsera tailerra.
Martxoak, 14, osteguna:
Pultsera tailerra.
Martxoak 15, ostirala:
Sexuka (Harremonak).
Martxoak 16, larunbata:
Bertso Txapelketa.
Martxoak 17, igandea:
Masaje tailerra.
Martxoak 19, asteartea:
Play Station (bideojokoa).
Martxoak 20, asteazkena:
Marrazki Lehiaketa.
Gaia: Korrika. Sari banaketa: martxoak 23an.
Martxoak 21, osteguna:
Marrazki Lehiaketa.
Gaia: Korrika. Sari banaketa: martxoak 23an.
Martxoak 22, ostirala:
Korrikarako kartelak egiteko
tailerra.
Martxoak 23, larunbata:
Korrika.
Martxoak 26, asteartea:
Wii (bideojokoa).
Martxoak 27, asteazkena:
Futbolin Txapelketa.