Partidua bukatzeko 15 segundu falta zirela sartu zuen Horbelek hirugarren gola. Legorretako taldeak estu hartu zituen hernaniarrak eta latz sufrituta lortu zuen garaipena Horbelek. 3-4 irabazi zuten hernaniarrek. 0-2 aurreratu, 2-2 eta 3-3 berdindu, eta azken segundutan gola sartu. Javik eta Rubenek gol bana sartu zuten eta Davidek bi. Julen Giraldok penaltia gelditu zuen. Horbel taberna oraindik atze xamarrean dago, baina goikoak gertu ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!