81 lanpostu sortzeko plana aurkeztu dute 6 Udalek

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 3a, 01:00

Aste honetan aurkeztu dute, Andoaingo udaletxean, es­kualdeko Enplegu Plan bateratua, 6 herritako alkateek: Luis Intxauspe (Hernani), Andoni Gartzia (Astigarra­ga), Ana Carrere (Andoain), Pablo Barrio (Lasarte-Oria), Mikel Pagola (Urnieta), eta Mertxe Aizpurua (Usur­bil). Orain arte, enplegua in­dartzeko eskualdeko plan bateraturik ez dela egon nabarmendu zuten, eta ondorioz, zerotik hasi behar izan dutela. Baina emaitza onak jasotzea espero dute. Guztira, 81 lanpostu sortuko dituzte, 6 proiekturen bitartez. 484.772 euro bideratuko dituzte de­nen artean, horretarako. Ho­rie­tatik, 334.152 euro Lan­bidek jarriko ditu.

6 proiektu, 81 lanpostu
Enplegua sustatzeko 6 pro­iektu konkretu bideratzeko dirulaguntzak emango dira, Enplegu Plan honen bitartez. Batetik, enplegu eta formazio arloan, bi proiektu bultzatuko dira: Leitzarango Turismo Aktiborako Zentroa (6 kontratu; 116.876,63 euro), eta Herri eta Industria Hon­da­kinen kudeaketa (6 kontratu; 103.353,89 euro). Bestetik, autoenpleguaren arloan, bederatzi enpresen sorreran laguntzeko proiektua lagunduko da 56.490 eurorekin, 14 lanpostu sortuko dituena. Azkenik, kontrataziorako laguntza arloan beste 3 proiektu babestuko dira: kontratazioak egin ditzaten, en­presei bideratutako lagun­tzak (51 kontratu; 203.599,48 euro); Enpresentzako Az­ter­keta Zerbitzua (2 kontratu; 68.512,49 euro); eta mendi bideen errekuperaziorako pro­iektua, Usurbilgo Udalak bul­tzatua (2 kontratu; 31.246,37 euro).

Enpresa sortzaileei laguntza
Sei proiektuetako bat da, enpresen sorreran laguntzeko aholkularitza pertsonalizatua emateko. Hau da, enpresa-idea sortzen hasi eta enpresa martxan jarri eta finkatu arteko bidean lagunduko dute. Hernani, Andoain, Asti­garraga, Lasarte-Oria, Urni­eta eta Usurbilgo edonork, beti ere, enpresa bat sortzeko asmoa badu, eskatu dezake laguntza hau. Lehenik eta behin, enpresa-ideia bideragarria den aztertuko da, eta negozio plan bat osatuko da. Bigarrenik, informazioa emango da laguntza ekonomikoak eskuratu ahal izateko, jarraitu beharreko baldintzak eta egin beharreko gestioak zein diren jakiteko, eta lehentasunezko finantza-ildoetarako aukerak zein diren jakiteko. Azkenik, enpresa finkatu ahal izateko banakako aholkularitza emango zaio bakoitzari. Laguntza hau 6 udalerrietako edonork jaso dezake. Horretarako, Urigain Estera-ra (Andoain) joan behar da, edo harremanetan jarri, 943 304 221 telefonora deituta edo ekinean@andoain.org helbidera idatzita.

Kontrataziorako laguntzak
Langabetuak kontratatzen di­tuzten enpresentzako gehienez, 3.800 euroko laguntzak emango dira. Horretarako, en­presak gutxienez 6 hilabeterako eta lanaldi osorako kontratatu behar ditu Lanbiden langabetu gisa izena emana dutenak. Eskaerak ekainaren 30a baino lehen egin behar dira.

2012tik elkarlanean
Sei Udalak 2012ko maiatzan hasi ziren elkartzen. Ordutik, 24 koordinazio bilera, 6 mahai sektorial eta 3 foro egin dituzte. Azpimarratu zuten «parte hartzea haundia» izan dela, eta «baita teknikoen eta politikarien arteko konpromisoa eta koordinazioa ere». Parte hartu dute, besteak beste, sindikatu eta langabetuek, merkatari eta sagardogileek, hezkuntzak...

LAGUNTZAK ESKATZEKO, NORA JO?

Autoenplegurako arloan:
Enpresa berri bat sortzeko laguntza jasotzeko, Urigain Estera-ra jo behar da (Andoain).
-Harremanetarako: 943 304 221 / ekinean@andoain.org.

Kontrataziorako laguntza arloan:
Langabetuak kontratatzeagatik laguntzak jasotzeko baldin­tzak:
-Donostialdeako 6 udalerri hauetan kokatzen den enpresa, profesionala edo erakundea izatea.
-Lanbiden langabetu bezala izena emana dutenak, gutxienez, 6 hilabeteko iraupena duen lanaldi osorako kontratatu.
-Eskaerak ekainaren 30era arte egin daitezke:
     -Hernani: Alfonso Gonzalez (943 33 50 21/alfonso-g@hernani.net).
     -Andoain: Hilario Dorronsoro (943 30 42 21/enplegua@andoain.org).
     -Astigarraga: Amaia Bengoetxea (943 33 52 34/ idazkaritza@astigarraga.net).
     -Lasarte-Oria: Dionisio Avila (943 37 61 79/d.avila@lasarte-oria.org).
     -Urnieta: Asun Bastarrika/Lorena Etxezarreta (943 00 80 00/abastarrika@urnieta.org/letxezarreta@urnieta.org).
     -Usurbil: Josune Mujika (943 37 19 51/enplegu@usurbil.net).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!