Txistu doinuak gaur Arkupetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 3a, 01:00

Musika eskolako txistulariek zortzi kantu joko dituzte gaur Hernaniko Arkupetan, eguerdi­ko 12:30etan, eta txistu doinu batean jarriko dute Kaxkoa. Ur­tero bezala, martxoko kontzertua dute gaur, eta 14 txistularik emango dute ikuskizuna, Iñaki Egurenen zuzendaritzapean. Ixi­dro edo Jose Ignazio Ansorena txis­tularien kantuak, edo P. So­lo­zabal eta Iñaki Egurenen mol­da­ketak izango dira tartean. Kanta ezagun eta ezezagunak entzun­gai, jendearen gozamenerako.

Hernaniko txistulari koadrila ikusi nahi duenak ere, hantxe izango du 14kotea: Eli Ansorena, Idoia Ansorena, Jon Ansorena, Iker Apaolaza, Ander Arandia, Pa­tri Arozena, Josu Boneta, Nahia Etxeberria, Haritz Ezeiza, Aitziber Garin, Eider Orue­za­ba­la, Irati Rekondo, Eduardo Liza­rraga, eta Iñaki Eguren bera.


PROGRAMA

-Alkate soinua
Ezezaguna (XIX.m)- mold. P.Sorozabal
-Lesakako bi doinu
Xanti Irigoien
-Aizepe
Isidro Ansorena
-Kito
Joxe Mari Gonzalez Bastida
-Fandangoa eta arin-arina
L.Camblor / J.Iruretagoiena
-Bedaioko ingurutxoa
Herrikoia - mold. I.Eguren
-Inauterietako bi doinu
Ezezaguna / Kaxiano Ibarguren
-Saioarena
Jose Ignazio Ansorena

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!