Etorkizuna landatzen, atzo ere

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 3a, 01:00

Baso-berritzen ari dira Herna­niko lurrak, eta herritarrak ari dira horretan, urtero-urtero, Zuhaitz Egunera txintxo joaten baitira Hernani eta Ereñotzu­tik. Atzo ere 200 lagun ibili ziren Aparrainen 900 zuhaitz-landare sartzen. Aurten berezia zen Zuhaitz Eguna, 40garren aldiz egiten baitzen Joxe Lega­rreta zenak ohitura hau hasi zuenetik. Orduko hartan sartu ziren landareek gaur baso po­lita osatzen dute... atzo sar­tutako haritz, pago eta gaztai­nek ere itxura polita hartuko dute, beste 40 urte betetzerako. Atzo ere, etorkizuna landatu zuten Zuhaitz Egunean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!