Marvel-en komikietako mendekatzaileak, pantaila haundian

Kronika - Erredakzioa 2013ko mar. 2a, 01:00

Los Vengadores pelikula jarriko dute asteburuan Biterin, 7 urtetik gorakoentzat. Marvel argitaletxearen Los Vengadores komikian oinarritutako pelikula da; Hulk, Ironman, Thor eta Amerika Kapitaina superheroi taldea protagonista zuena. Kasu honetan, Nick Fury izango da protagonista, SHIELD Agentziako burua, eta espero ez zuen etsai bati aurre egiteko talde berezi bat sor­tzea erabakitzen du, mundua salbatzeko. Pelikula gaur eta bihar jarriko dute, arratsaldeko 16:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!